txokoberdea@mlarramendi.com

2017/10/16

PLAN BERDEAK

AGORREGIKO BURDINOLA


Burdinolak, paisaiaren eraldaketaren eragile

2017/10/21 10:00-14:00

Las ferrerías, causantes de la modificación del paisaje

Burdinola eta errota funtzionamenduan ikusteko aukera
La ferrería y el molino se pondrán en funcionamiento
https://www.youtube.com/watch?v=B3nb9B30vQ4

2017/10/09

ASTEBURURAKO PLAN BERDEAK

Sagardoa egin ahal izateko gerriak makurtu behar!!

2017ko Urriaren 14ean, larunbata (11:00-12:30h)
Inoiz aritu al zarete sagar biltzen? eta sagar dantza dantzatzen? kirikiketan?
Iturraran Parketxeak Satxota sagardotegiarekin bateginik parada ederra eskeintzen digu horretarako: sagarra, sagarrondoak, bizi zikloa, polinizazioa, sagar motak eta sagardoa gaitzat harturik.
Sagar bilketan aritzeaz gain, sagar mota ezberdinen eta sagardo ezberdinen dastaketa egingo da gazta eta irasagar pintxoez lagundurik.

Ez galdu Arditurriko trena / No te pierdas el tren de Arditurri

Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbita berezia luzatu nahi diogu:  udazken honetan tren berdearekin konbinazio eder bat daukagu eskura.
Lehendabiziko aukera urriaren 12an izango da, ostegunez, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berde bat abiatuko baita Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.
Urriaren 13an gainera meatze ingurua ezagutzeko aukera bikaina izango da. 10:00tanibilaldi bat egingo dugu meatzaritza eremua bertatik bertara ezagutzeko; burdinola, meategiak, labea, mea-zabortegiak… Hau dena meategiko sarrerarekin doan!
Bi egun hauetarako erreserba egitea nahiezkoa da, plaza mugatuak baitaude.

UDAZKENEKO ASKARIA (HH4)

Udazkena gaiaren barnean 4 urtekoak jarduera ugari burutzen ari dira ikastolan.
Udazkeneko fruituekin esaterako, ostiral arratsaldean merienda goxo-goxoa egin zuten gelan bertan. 
Behin fruitu guztiak identifikatu eta bere izenak jarri ondoren, andereñoen laguntzarekin merienda prestatzeari ekin zioten; fruituak zuritu, zatitu, ontzietan banatu, mahaian jarri eta garrantzitsuena JAN!!!
Oso goxoa zegoen dena!
Zein garrantzitsua den garaiko fruituak garaian jatea!