txokoberdea@mlarramendi.com

LUGARITZEKO BARATZA ZAINTZEKO PROGRAMA

     4. mailakoak BARATZAN 2014-15

                                         
                                                                KRONIKA 2014-15


BARATZEKO ARGAZKIAK 2013 (maiatza)


                                   ARGAZKI GEHIAGO


BARATZEKO ARGAZKIAK 2013  (martxoa-apirila)




4. MAILAKOEN BARATZEKO LANAK





BARATZEKO ARGAZKIAK 2013  (urtarrila-otsaila)

                                                           ARGAZKI GEHIAGO


BARATZEKO ARGAZKIAK 2012 (Azaroa- Abendua)






                                               ARGAZKI GEHIAGO





 BARATZA 2011-12

Hormairudi polita prestatu digute 4. mailakoek baratzean egiten dituzten lanen inguruko argazkiekin. Txoko Berdean jarri dute denek ikus dezagun.

Milesker eta segi horrela lanean!




BARATZA

2011-11-22
Cristinaeneako fundazioko Amaia etorri zaigu. Aurkezpena egin du, elkar ezagutu gara eta aurre ebaluaketa txiki bat egin die gelan 4.Ako ikasleei,  barazki, fruituei e.a.… buruz zer zekiten ikusteko. Ondoren baratza ezagutzea joan gara eta garbitu egin genuen hostoz beteta bait zegoen, denak kutxa batetara sartu zituzten ongarria lortzeko.


2011-12-13
Baratzara joan ginen eta atxurrekin lurra erein egin zuten oporrak eta gero prest egoteko , ongarria bota genion.

2012-01-10
Amaia gelara etorri zitzaigun eta frutuei buruzko galdeketa bat egin zien ikasleei. Ondorenen baratza joan ginen. Oporretan euri dexente egin zuenez oso bustia zegoen eta berriro garbitu izan behar genuen. Ondoren lur zaku bat hustu genuen eta ongarria bota. Ikasle bakoitzak ontzi txiki bat hartu eta izena itsatsi zion, lurrez bete zuen eta bertan tulipanak eta jazminak landatu zituzten.


2012-01-24

Gaur  baratzara joan gara eta konpostari buelta eman diote bixkabat oxigenatzeko  Ondoren  lurrra oso bustia zegoenez  lur berria bota dugu eta erein dugu. Bakoitzak pote bat lurrez bete eta ilarraren hazia sartu du.Hau gelara ekarri dugu. Bestalde bertan ilarra ilera bat landatu dute. 













           




2012-02-07
Gaur  nahiz eta elurra egin buelta bat eman dugu gure baratzean. Ilarrak ez dira atera aurreko elurte dela eta hezetasun handia dagoelako baina gelako ilarrak badoaz handitzen. Bestalde gaur ontzietan letxugak landatu ditugu eta gure konposta ere oxigenatu dugu. Hotza ere dexente izan dugu baina gustora aritu gara.




2012-02-23

Hotza gaindituz hortxe joan gara 4. mailakoak baratzara. Gelan genituen ilarrak eraman  eta ontzi handi batetara pasa ditugu.  Bertan tipolinak landatu ditugu eta ikusiko dugu ea ateratzen diren.






2012-03-06

Gaur baratzara joan gara eta gelan genituen letxugak eraman ditugu Ureztatu ditugu eta honezkero ederrak daude. Gure ilarrei makila jarri eta bertaratu garenean rabanitoak erein ditugu. Primeran ibili gara….



                                                                       Argazki gehiago


2012-03-27
Baqratzara joan gara eta azenarioak landatu ditugu oporretara joan aurretik. Ea nolakoak dauden bueltan!!!!!

2012-04-17
Oporretartik bueltatu gara eta ikaragarrri pozik gaude baratzara joateko. Iritsi eta bertan azenarioak, azelgak, letxugak,tipolinek e.a ikusi ditugu ederki  hazita zeudela. Gaur letxuga gorriak l!!!

                                                      Argazki gehiago



2012-05-9


Gaur baratzara joan eta belar txarrak kentzen aritu gara. Honezkero letxugak, azenarioak,tipolinak, rabanitoak landatuta ditugu .Batzuk letxugak entsalada ederrean jan dituzte beste batzuk berriz  jaso gabe oraindik. Azenarioak eta rabanitoak bildu ditugu .

  Argazki gehiago      
              
2012-05-22
Gure baratzako azken eguna izan  dugu gaur. 1.mailako ikasleak gurekin etorri dira eta primeran ibili dira. Gure letxuga eta tipolinakl jaso ditugu eta sekulako entsalada jateko gogoa dugu....Oso esperientzia polita eta interesgarria izan da guztiontzat....GEROARTE AMAIA .....espero dugu hurrengo ikasturtean berriro elkarrekin izatea. MILA ESKER


Fotografía
Argazki gehiago