Bizikletazaleentzako gomendioak
Erabili bidegorria edo oinezkoek lehentasuna duten aldeetan seinaleztaturiko bizikleta-ibilbideak. | Bizikletak horretarako dauden lekuetan aparkatu. Bizikleta denok ezkerreko aldera bermatzen badugu, leku gehiago izago dugu. | |||
Ekipatu zaitez pedalei eragiteko. Hamahiru urtetik beherakoek kaskoa erabiltzea gomendatzen da. | Lasai egoteko, kontrata ezazu erantzukizun zibileko aseguru bat. | |||
Bizikletek txirrinak, argiak eta elementu islatzaileak eraman behar dituzte. Ez da aholkua, betebeharra baizik. Gauez, piztu aurreko eta atzeko argia. |
Nola ibili
Bidegorrietan
15 km/h ez gainditzea gomendatzen da. | Oinezkoekin batzen zaren gune seinaleztatuetan, lehentasuna eman behar diezu beti. | |||
Kasu egin trafiko seinaleei. | ÁREAS 30 Bizikletak galtzadatik ibiliko dira, haren erdialdea okupatuz. | |||
Galtzadan
Eskuineko erreitik ibili, haren erdialdea ere okupatu dezakezula. | Ez ibili aparkatuta nahiz geldituta dauden ibilgailuetatik gertu. | |||
Ikusteko moduan jarri beti. Ez zaitez jarri automilaren angelu itsuan. | Semaforoak eta oinezkoen pasabideak errespetatu. | |||
Oinezkoek lehentasuna duten aldeetan seinaleztaturiko bizikleta-ibilbideetan
Errespetatu oinezkoek duten lehentasuna eta kasu egin seinaleei. | Ez egin oinezkoen segurtasuna arriskuan jar dezakeen maniobrarik. | |||
5 km/h ez gainditzea gomendatzen da. | Erraiaren ondoan ume nahiz zaharrik dagoen begiratu. | |||
Oinezko bat gainditzean, utzi 1 m-ko segurtasun tartea. | ||||
Bizikleta autobusetan
Orain DBUS-en, hiriko zati altuetara zerbitzua ematen duten lineatan bizikletak onartuta daude. Ordutegiak eta geltokiak kontsultatzeko:
Hurbildu zaitez trenera
RENFE eta Eusko Trenek aukera ematen dizute beren trenetan bizikleta eramateko, herri batetik bestera joatea errazago gerta dakizun.
RENFE: 943 64 96 37
Eusko Tren: 902 54 32 10 – 943 01 35 00
Eusko Tren: 902 54 32 10 – 943 01 35 00