Lehen Hezkuntzako 3. A eta 3.Bko ikasleek “Bizimodu
osasuntsu“izeneko proiektuan parte hartu dute. Ikastetxean bertan 4 orduz ondo
bizitzeko ohiturak ikasi dituzte: ondo jan, kirola egin, garbitasuna zaindu….
Gure neska mutilek oso gustora parte
hartu dute tailer honetan. Taldeka aritu dira eta txisteak kontatu, fruta jan,
joku koperatiboak egin…. PRIMERAN IBILI DIRA!!!
2013/02/28
2013/02/27
ASTEAZKENETAN FRUTAREN EGUNA
Ikasteak ere nekea sortzen du eta oso garrantzitsua da goiz erdian , atseden garaian, hartzen dugun mokaua. Baina beti ez ditugu gure gorputzerako osasuntsuenak diren produktuak jaten eta lehen eskolara eramaten ziren txokolate, txorizo eta beste produktu naturalez egindako "bokatak", bertan behera utzi ditugu eta haien ordez koipe gehiegi duten opilgintza industrialeko produktuak agertu dira, ikasleen arteko gizentasun eta beste arazo mediko batzuk sortzen direlarik.
Horregatik, Lehen Hezkuntzako ikasleek beraien hamaiketarako fruta ekar dezaten animatzeko asmoz, martxotik aurrera ASTEAZKENEro FRUTAREN EGUNA ospatuko dugu.
GOGORATU: ASTEAZKENETAN IKASTOLARA HAMAIKETAKOA EKARTZEN BADUZU FRUTA IZAN DADILA!!!!
2013/02/26
2013/02/14
HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA HAUR HEZKUNTZAN
Urteak daramatzagu Haur Hezkuntzan HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA egiten. Egunero- egunero pare bat gaileta eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta bai fruta ekartzeko arduradunak.
Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.
SEGI HORRELA!!!!
ARGAZKI GEHIAGO
Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.
SEGI HORRELA!!!!
ARGAZKI GEHIAGO
2013/02/13
JATEAREN ARRISKUAK
Janari faltarik ez dugunoi, jaten duguna bihurtu zaigu problema. Otordu bakoitzean substantzia kimiko kutsagarriak sartzen ditugu gorputzean; mokadu batek ez digu kalte egingo, baina substantzia horietako asko luzaroan geratuko direnez gure organo, ehun eta zelulei itsatsita, zenbatgarren mokaduaren ondoren ordainduko du faktura gure osasunak?
2013/02/04
AZTERKOSTA TXIKI
Aurten AZTERKOSTA proiektuak material berri bat utzi digu maileguan Haur Hezkuntzako ikasleekin lan egiteko. Oso material egokia iruditu zaigu gure ikasle txikiek gure kosta ezagutzeko, hemengo elementuak identifikatzeko... eta batez ere, behar den bezala zaintzen ikasteko. Hauek dira zehazki material honen helburuak:
• Kostaldeko ezaugarriak eta kostaldea osatzen duten elementuak ezagutzea, kostaldea identifikatzeko.
• Ingurunearekiko jakin mina eta interesa agertzea eta ingurunea babesteko interesa sortu.
• Izaki bizidunen eta bizigabeen ezaugarri eta habitata kontuan izanik, hauek sailkatzeko gaitasuna sortu.
• Ingurugiroaren gain giza ekintzak duen eragin negatiboa nahiz positiboa antzemateko gaitasuna sortu.
• Sistema bereko elementuen artean sortzen eta garatzen diren elkarrekintzak ulertu.
Helburu guzti hauek aurrera eramateko material ezberdinak eskeintzen ditu proiektu honek: olagarro alferrontziaren ipuina, puzzle erraldoia, gure inguruko elementu ezberdinen irudiak, soinu ezberdinak identifikatzeko CDa...
4 urteko gelakoek primeran pasa dute material honekin eta pila bat ikasi dute! Hona hemen argazki batzuk:
ITSASMINEZ
Gure irakasle ohiak, Enkarni Genuak, aurten ere bere obra ospetsuenetako batekin bisitatu gaitu, ITSASMINEZ obrarekin hain zuzen ere.
Pasa den ostiralean, Otsailaren 1ean, funtzio ezin hobea eskeini ziguna Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleei.
Berriro ere aho zabalik utzi gintuen bere saio politarekin Enkarnik.
Eskerrik asko!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)