Gogoratu fruta oso garrantzitsua dela dieta osasungarria
bat izateko. J
2017/11/17
2017/11/15
Plan berdeak
Jolas libreak: zergatik eta nola?
Informazio guztia zuzen ikusteko, behean klikatu..
Para ver correctamente toda la información, pulse abajo.
| |||||||||||||||||||
|
ANIZTASUN kULTURALA
Aniztasun kulturala nondik nora dijoa jakiteko, hemen duzue bideoa lagungarria egingo zaizue.
https://www.youtube.com/watch?v=VuTe5SiAyb4&authuser=0
2017/11/10
HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA HHn
Haur Hezkuntzan ez dugu Lehen Hezkuntzan bezala frutaren egunik eta frutaren lehiaketarik . Izan ere, HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA egiten saiatzen gara beti.
Egunero- egunero pare bat gaileta eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta baita fruta ere ekartzeko arduradunak.
Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.
AUPA HAUR HEZKUNTZAKO TXAPELDUNAK eta SEGI HAIN HAMAIKETAKO OSASUNTSU GOXOAK EGITEN!!!
Egunero- egunero pare bat gaileta eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta baita fruta ere ekartzeko arduradunak.
Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.
AUPA HAUR HEZKUNTZAKO TXAPELDUNAK eta SEGI HAIN HAMAIKETAKO OSASUNTSU GOXOAK EGITEN!!!
2017/10/16
PLAN BERDEAK
AGORREGIKO BURDINOLA
Burdinolak, paisaiaren eraldaketaren eragile |
|
2017/10/09
ASTEBURURAKO PLAN BERDEAK
Sagardoa egin ahal izateko gerriak makurtu behar!!
2017ko Urriaren 14ean, larunbata (11:00-12:30h)
Inoiz aritu al zarete sagar biltzen? eta sagar dantza dantzatzen? kirikiketan?
Iturraran Parketxeak Satxota sagardotegiarekin bateginik parada ederra eskeintzen digu horretarako: sagarra, sagarrondoak, bizi zikloa, polinizazioa, sagar motak eta sagardoa gaitzat harturik.
Sagar bilketan aritzeaz gain, sagar mota ezberdinen eta sagardo ezberdinen dastaketa egingo da gazta eta irasagar pintxoez lagundurik.
Ez galdu Arditurriko trena / No te pierdas el tren de Arditurri
Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbita berezia luzatu nahi diogu: udazken honetan tren berdearekin konbinazio eder bat daukagu eskura.
Lehendabiziko aukera urriaren 12an izango da, ostegunez, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berde bat abiatuko baita Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.
Urriaren 13an gainera meatze ingurua ezagutzeko aukera bikaina izango da. 10:00tanibilaldi bat egingo dugu meatzaritza eremua bertatik bertara ezagutzeko; burdinola, meategiak, labea, mea-zabortegiak… Hau dena meategiko sarrerarekin doan!
Bi egun hauetarako erreserba egitea nahiezkoa da, plaza mugatuak baitaude.
UDAZKENEKO ASKARIA (HH4)
Udazkeneko fruituekin esaterako, ostiral arratsaldean merienda goxo-goxoa egin zuten gelan bertan.
Behin fruitu guztiak identifikatu eta bere izenak jarri ondoren, andereñoen laguntzarekin merienda prestatzeari ekin zioten; fruituak zuritu, zatitu, ontzietan banatu, mahaian jarri eta garrantzitsuena JAN!!!
Oso goxoa zegoen dena!
2017/10/04
ASTEBURURAKO PLAN BERDEAK
Animaliekin batera esperientzia ezohiko bat izan nahi?
Goxo goxo beraien istoriak entzun eta zikintzeko prest,
eta haiengandik gertu egotea lortzen badugu, zer ikasia eta
gozatua baietz eduki!
Data eta ordua: Urriak 7 eta 8, 11:00-13:00
Adina: 5-11 urte
Izenemateak: erreserbak.ekogunea.eus
Plaza mugatuak!
Jolas librea: Zergatik eta nola
Kutxa Ekogunea parkea
Ez dugu beti jakiten nola jokatu eta bultzatu gure haurrak jolas librean aritzeko, eta agian ez gara jabetzen jolas librea zein garrantzitsua den gure seme-alaben garapenerako.
Tailer honetan haurren jolas librea nola sustatu eta jolasean ari direnean gurasook nola jokatu dezakegun hausnartu eta ikertuko dugu. Haurtzaroaren aitortza egitetik abiatuko gara eta jolas librearen onurak eta moduak ezagutuaz, baloreetan hezteko duten eraginkortasunaz jabetuko gara.
Behaketa eta ikerketa ariketa kolektiboa egingo dugu Ekoguneko Haur Parkean eta gure haurrekin jolas librea praktikan jartzeko baliabideak eta pistak identifikatzen saiatuko gara.
Ordutegia
- 12:30-13:30 (Euskaraz)
- 17:30-18:30 (Gazteleraz) IZENA EMAN
Udazkeneko Sendabelarrak: habitat naturalean identifikatzeko irteera eta prestakinak egitea
- 017ko Urriaren 14 (Larunbata) 17 PLAZA
- Lekua
- Kutxa Ekogunea parkea
Kutxa Ekogunea parkean izango den ikastaro praktiko hau bi zatitan banatuko da. Goizean ibilaldi bat egingo dugu parkean zehar, gure lurraldeko udazkeneko sendabelar ohikoenak bere habitat naturalean identifikatzen eta beharrezko ditugunak aukeratu eta jasotzen ikasteko. Arratsaldean, elkarrekin giro goxoan bazkaldu ondoren, sendabelarren prestakinak egingo ditugu eta sendabelar bakoitzaren atal erabilgarriak, propietateak eta erabilerak zehaztuko ditugularik.
Hau guztia, espezialista den eta esperientzia eta ezagutza handia duen irakasle apasionatua bidelagun dugularik.
Partaideek etxera eraman ahal izango dituzue tailerrean prestatutakoak eta horregatik, kristalezko pote berrerabiliak ekartzea eskatzen dizuegu.
***Bazkaria ez dago ikastaroaren prezioan barneratuta. Kutxa Ekoguneko jatetxe ekologikoan bazkaltzeko erreserba egiteko aukera. Erreserba Telefonoa: 619412086
Ordutegia
10:00-13:30 / 15:00-17:30
Hizkuntza
Gaztelera
44,00€*
BEZ
barne
barne
Kutxabankeko bezeroak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)