Promozioa: Eki-ren bazkide txartela
ESKAINTZA BEREZIA: 2017ko irailak 1etik abenduak 31
- Haur 1: 60€ (2018tik aurrera 75€)
- 2 anai-arreba edo gehiago: 99€ (2018tik aurrera 115€)
Bazkide izatearen abantailak
- Sarrera dohainik urte osoan
- Dendako produktuetan %10eko deskontua
- Urtebetetze festetan %50eko deskontua
- Bisita gidatu (ordu 1) edo ordu bateko tailer bat doan heldu batentzat (talde bat badago)
Nola eskuratu txartela? http://bit.ly/2gZZHUJ |
NEGULEKUAK! Izen ematea irekita
Neguan bizidunak lozorroan sartzen direla? Ekogunean inoiz baino esnatuago gaude! Bi asteetan zehar adin guztientzako jarduera ezberdinak antolatu ditugu, negua izanik ardatz nagusia eta Ekoguneko eremua jolastokia.
Neguan gure abeletxeko animaliek zer egiten duten ikusiko dugu, Ipar Haizearen bisita jasoko dugu, neguko olinpiadetan hartuko dugu parte eta nola ez, hotz handia bada, gure Haur Parkea eskura izango dugu. Zatoz, eta ez gera lozorroan!
Bi txanda: abenduaren 26-29 eta urtarrilaren 2-5
Ordutegia: 9:30-13:00
Izen-emateak hemen: http://bit.ly/2AEiYDZ |
No hay comentarios:
Publicar un comentario