txokoberdea@mlarramendi.com

2013/04/29

GET RECYCLING!!!

Ikusgarriak eta orijinalak 5. mailakoek INGELESEKO GAIAN egin dituzten hormairudiak! Ingeleseko hiztegi pila ikasteaz gain berziklatzeko pautak ere errepasatu dituzte!
 ZORIONAK!!!






2013/04/25

ELIKADURA OSASUNGARRIA (6.maila)

      Hormairudi bikaina egin dute 6. mailakoek ELIKADURA OSASUNGARRIAREN inguruan. Produktu ekologikoak, etiketen azterketa, Euskal labela, elikadura piramidea, elikagaien jatorria... gai guzti hauek landu dituzte lan interesgarri hau egiteko.
ZORIONAK eta SEGI HORRELA!!!






2013/04/23

ELIKAGAIEN ETIKETEN AZTERKETA (DBH 3)


    Jakin badakigu produktu bat erosi aurretik honen etiketa ondo irakurtzea oso garrantzitsua dela;  izan ere, informazio asko ematen dizkigute etiketa hauek (nondik datozen, nola ekoiztu diren, zein osagaiez eginak dauden...). Hala ere, jende askok ez ditu etiketak begiratzen eta ez die informazio honi inongo garrantzirik ematen.
    Baina esan bezala oso garrantzitsua da etiketa hauek azaltzen dituzten sinboloak, irudiak... interpretatzen jakitea eta lan honetan aritu dira aste honetan 3. DBHko ikasleak, etiketen azterketa egiten alegia.
     Hona hemen gure ikasleak buru belarri lanean!







ZORIONAK ENEKO!!!!!!!!


2013/04/22

LEHEN HEZKUNTZAKO FOROAK CRISTINA ENEAN

      Gaur goizean, apirilak 22 astelehena, CHRISTIAN MADURGA eta  OLAIA INCHUSTA (2.zikloko ordezkari bezala) eta HUGO LARA eta NAHIA ALVARO (3.zikloko ordezkari bezala)  Cristina-Eneara joan gara Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. 
     Bertan ikasturtean zehar egin ditugun lanak, gure konpromisioak eta udaletxeko plenora emango ditugun eskaerak adostu ditugu. Gainera, hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko argazki lehiaketako argazki irabazlea hautatu dugu.  Izugarri poztu gara gure ikastetxeko ENEKO ANDONEGIren argazkia atera baita garaile.

ZORIONAK GURE ORDEZKARIEI EGIN DUTEN LANARENGATIK eta ZORIONAK ENEKO ANDONEGIRI LEHIAKETA IRABAZTEAGATIK! SEGI HORRELA!!!




 ARGAZKI IRABAZLEA!




                                      

2013/04/17

BA AL DAKIGU ZER JATEN DUGUN?

Nondik datoz jaten ditugun elikagaiak? Gure pasaietatik datozen elikagaiak ezagutzen al ditugu? Zer dira produktu ekologikoak? Horrelakorik erosten al duzue?

Galdera guzti hauek erantzun dituzte 5. mailakoek. 
Egin KLIK irudiaren gainean erantzunak irakurtzeko.

2013/04/16

PLAIAUNDI: URAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNA

            Uraren Nazioarteko Eguna izan dela eta, apirilaren 10ean  Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Txingudiko Padurak) jardunaldi hezigarri bat egin zen. Ekimen honen helburua urak gure bizitzan duen garrantzia eta era berean, gazteen artean ingurumenaren kontserbazioari buruz jakin-mina eta sentsibilitatea piztea zen. Gure ikastetxeko 1. mailako batxilergoko ikasleak hartu zuten parte jarduera honetan eta besteak beste, Angel Canteraren eskutik (Donostiako ingurugela) “Ingurumen hezkuntza Naturgune Babestuetan” hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Ondoren, landa lana egin zen, ur gezako lakuan eta baita San Lorenzoko laku gazikaran ere, uraren analisi kimikoak eginez, AZTERTU programako teknikarien eta Txingudiko Paduretako teknikarien laguntzaz.
              Bukatzeko, hamaiketakoa egiteaz gain, talde desberdinen emaitzen bateratzea egin zen. Azkenik, Suitzatik, Laura Máiz-Toméren (Assistant Advisor for Europe Ramsarren) eskutik bideokonferentzia bidez, Ramsar Hitzarmenaren sekretu batzuk eta hezeguneek gizarteari eskaintzen dizkion zerbitzuak ikasi zituzten.
              Ikasleen parte-hartzea bikaina izan zen ekimen osoan eta jakin-min handia erakutsi zuten. Nabarmentzekoa da adibidez, Laurari egin zizkieten galdera guztiak, bai Ramsar Hitzarmenari buruz eta baita galdera pertsonal batzuk ere, hala nola, bere heziketa akademikoa, iritzia, aholkuak…etab.
               Esker mila Txingudiko Paduretatik parte-hartzaile guztiei, horren jardunaldi hezigarri polita ahalbidetzeagatik.
                                            http://ingurumena.blog.euskadi.net/language/eu/

2013/04/15

ELIKADUAREN JOLASA

Aurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasleek ELIKADUAREN JOLASAREKIN ibili ziren. Elikadurari buruzko gauza asko ikasteaz gain froga dibertigarriak ere izan zituzten eta ezin hobeto pasa zuten! 
Hona hemen 1. eta 3. mailakoen argazkiak. 


TALDE IRABAZLEA