Joan den OSTIRALEAN, ekainaren 15ean, Haur Hezkuntzako 3 URTEKO ikasleak CRISTINA ENEARA joan ziren txangoan. Bertan, MARRUBITXO eta ZABORRONTZIO izeneko lagun berriak egin zituzten.
MARRUBITXOK, Cristina Eneko zuhaitzen enborren artean bizi den IRATXOAK, istorio harrigarrien bidez bere lagunak aurkeztu zizkien: zuhaitzak, loreak eta animaliak eta honekin batera, bertako sekretuak eta natura nola zaindu behar den kontatu zien.
ZABORRONTZIOK, berriz, hondakinak sailkatzen erakutsi zien.
Gainera, bertan otarteko goxoak bazkaldu ondoren parkean eta zelaiean jolasteko aukera izan zuten.
Gure haurrek, beraz, eguna primeran pasa zuten eta laguntxo berriek erakutsiriko gauza guztiez gain primeran pasa zuten.
Hau guztiaren seinale datozen argazkiak!
ARGAZKI GEHIAGO/MÁS FOTOS KLIK
2012/06/19
2012/06/05
ASTE BERDEA 2012
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Cristina Enea Fundazioak programazio luze eta
zabala antolatu du ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren
inguruan. Egitarauak jarraian zehazten diren hitzaldiak, bisita gidatuak, sari banaketa
ekitaldiak eta bestelako jarduerak jasotzen ditu.INFORMAZIO GEHIAGO
Suscribirse a:
Entradas (Atom)