Pena merezi du Seminariotik buelta bat ematea zuhaitza ikusgarri hau ikustera joateko.
ZORIONAK GUZTIOI EGINDAKO LANARENGATIK!!!!
Udaletxeak "Ontziratu zaitez, ontzi berrerabilgarriak arraindegietan" proiektua Eskola Agenda 21en parte hartzen duten ikastetxeetara zabaldu dute. Horregatik, 300 ontzi bidali dizkigute gure ikastetxera. DBH-DBHO eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean banatu ditugu hauek .
Jakin badakigu produktu bat erosi aurretik honen etiketa ondo irakurtzea oso garrantzitsua dela; izan ere,
informazio asko ematen dizkigute etiketa hauek (nondik datozen, nola ekoiztu diren, zein osagaiez eginak dauden...). Hala ere, jende askok ez ditu etiketak begiratzen eta ez die informazio honi inongo garrantzirik ematen.
