txokoberdea@mlarramendi.com

2014/01/30

ITSASOAREN ERAKUSTALDIA

Euskal kostaldea alerta laranjan dago olatu handien arriskuagatik. Itsasoak bere indarraren erakustaldia egin digu  eta irudi ikusgarri bezain arriskutsuak ikusi ditugu Donostian.






PIZTU ITXAROPENA: LARRAMENDI SAHARAR HERRIAREKIN


     Saharar herriak bizi duen egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du. Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan, Marokoren inbasioaren ondorioak pairatzen ari dira oraindik. Bizi dituzten baldintza penagarrien ondorioz, osasun arazo handiak sortzen ari zaizkie, batez ere, haur eta emakumeei.  

    Horregatik “Piztu Itxaropena”rekin bat eginaz, ondokoak bildu ditugu ikastetxean:HEGA LUZE eta SARDINAK OLIOTAN, AZUKREA, PASTA, ARROZA, LEKALEAK eta KONPRESAK.
Urtero bezala zuen erantzuna ezin hobea izan da. MILESKER GUZTIOI!


URTARRILEAN ERE BARATZEAN LAN ETA LAN!!!