txokoberdea@mlarramendi.com

2017/10/09

UDAZKENEKO ASKARIA (HH4)

Udazkena gaiaren barnean 4 urtekoak jarduera ugari burutzen ari dira ikastolan.
Udazkeneko fruituekin esaterako, ostiral arratsaldean merienda goxo-goxoa egin zuten gelan bertan. 
Behin fruitu guztiak identifikatu eta bere izenak jarri ondoren, andereñoen laguntzarekin merienda prestatzeari ekin zioten; fruituak zuritu, zatitu, ontzietan banatu, mahaian jarri eta garrantzitsuena JAN!!!
Oso goxoa zegoen dena!
Zein garrantzitsua den garaiko fruituak garaian jatea!








No hay comentarios:

Publicar un comentario