txokoberdea@mlarramendi.com

2015/05/04

4 eta 5 URTEKOAK DBUSen

     Apirilaren 29ean 4 eta 5 urteko ikasleak Dbus-eko instalazioak ezagutzera joan ziren. Bertan garraio publikoaren funtzionamendua eta autobusen tailerra ezagutu zuten. Tailerrean mantentze eta konpontze lanak eta autobusen garbiketa eta deposito betetzeak nola egiten dituzten azaldu digute. Bukatzeko oroigarri bat eta gozoki eman  eta poz pozik parke batera joan ziren hamaiketakoa jatera.
 Aurten Agenda 21en lantzen ari garen  MUGIKORTASUN JASANGARRIArekin zerikusi zuzena izan du bisita honek eta asko ikasteaz gain primeran pasa zuten!
                       
                                       ARGAZKI GEHIAGO

DBH eta DBHOko FOROAK CRISTINA ENEAN

      Apirilaren 29ean ANE DIAZ, JULEN SANCHEZ, ANDER LOJO eta ALAZNE SEVILLA Cristina Eneara joan ziren Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. 
     Bertan ikasturtean zehar MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ingurua egin dituzten lanak, gelako konpromisioak eta udaletxeko udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu zituzten. 
     Hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko argazki lehiaketako marrazki irabazlea erabaki zuten. 

MILA ESKER EKO ARDURADUNEI!!!!




2015/04/22

LEHEN HEZKUNTZAKO ESKOLEN ARTEKO FOROAK

      Gaur goizean, apirilak 22, NAROA GIL eta ANDONI OCHOA DE ERIBE (3.zikloko ordezkari bezala), SAIOA SARASUA eta IZARO RECONDO (2.zikloko ordezkari bezala) eta GORKA HUERCANOS eta ANE GARCIA (1.zikloko ordezkari bezala)  Cristina-Eneara joan dira Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. 
     Bertan ikasturtean zehar MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ingurua egin dituzten lanak, gelako konpromisioak eta udaletxeko udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu dituzte. 
     Gainera, hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko marrazki lehiaketako marrazki irabazlea aukeratu dute zozketa baten bidez. Ikasbideko ikasle bat suertatu da irabazle.

Hauek dira gure EKO ARDURADUNEN konpromezuak eta eskaerak:


KONPROMEZUAK:
- Ahal den guztietan oinez zein bizikletaz mugituko gara, bai eskolara joateko eta baita gure herritik/hiritik ibiltzeko.
- Garraio publikoa gehiago erabiliko dugu.
- Seinaleak errespetatuko ditugu.
- Irteerak egiten ditugunean oinez edo garraio publikoan joango gara.
- Bizikletaz goazenean bide gorria erabiliko dugu eta kaskoa eramango dugu.
- Urtero bizikleta buelta bat egiten saiatuko gara 6. Mailako ikasleekin.
- Benta berriko igogailua ondo erabiliko dugu.
- Kalean ibiltzeko mugikortasun arauak errespetatuko eta beteko ditugu.
- Autoa konpartituko dugu partiduetara, merendoletara… joateko.


ESKAERAK:
1-Bide gorri gehiago egin eta ondo markatu.
2- Oinezkoen lekutik bizikletan ibiltzen direnei isunak jarri eta alderantziz.
3- Oinez ibiltzeko espaloi zabalagoak egin.
4- Lineako autobus guztiak elektrikoak izatea.
5- Egoera txarrean dauden espaloiak eta errepideak konpontzea.
6- Heriz pasealekuarekin zerbait egitea (oso estua da, kotxe asko,  arriskutsua…)





















 ZORIONAK eta MILA ESKER GURE EKO-ORDEZKARIEI EGIN DUTEN LAN BIKAINARENGATIK!



 

2015/04/17

MARRAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Lehen Hezkuntzako EKO arduradunek lan zaila izan dute hainbeste marrazki politen artean 10 onenak bakarrik aukeratzeko garaian.
Irabazleek kasko bana izan dute opari gisa eta datorren astean, apirialaren 22an, Agenda 21en eskolen arteko marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera. Ea zortea daukaten!
Hona hemen 10 irabazeak eta beraien marrazkiak:

1. MAILAKO IRABAZLEA: IRAIA PEREZ

2. MAILAKO IRABAZLEA: LEIRE LIMIA


3. MAILAKO IRABAZLEA: ALEX ALKAIN

4. MAILAKO IRABAZLEAK: LEIRE FERNANDEZ eta AIMAR PEREZ


5. MAILAKO IRABAZLEAK: NAROA CANO, AMAIA BARDAJÍ eta MADDI LÓPEZ


6. MAILAKO IRABAZLEAK: NAROA GIL eta  JUNE ARREGI



ZORIONAK IRABAZLEEI!!!