Apirilaren 29ean 4 eta 5 urteko ikasleak Dbus-eko instalazioak ezagutzera joan ziren. Bertan garraio publikoaren funtzionamendua eta autobusen tailerra ezagutu zuten. Tailerrean mantentze eta konpontze lanak eta autobusen garbiketa eta deposito betetzeak nola egiten dituzten azaldu digute. Bukatzeko oroigarri bat eta gozoki eman eta poz pozik parke batera joan ziren hamaiketakoa jatera.
Aurten Agenda 21en lantzen ari garen MUGIKORTASUN JASANGARRIArekin zerikusi zuzena izan du bisita honek eta asko ikasteaz gain primeran pasa zuten!
ARGAZKI GEHIAGO
ARGAZKI GEHIAGO
No hay comentarios:
Publicar un comentario