
2017/10/04
ASTEBURURAKO PLAN BERDEAK
Animaliekin batera esperientzia ezohiko bat izan nahi?
Goxo goxo beraien istoriak entzun eta zikintzeko prest,
eta haiengandik gertu egotea lortzen badugu, zer ikasia eta
gozatua baietz eduki!
Data eta ordua: Urriak 7 eta 8, 11:00-13:00
Adina: 5-11 urte
Izenemateak: erreserbak.ekogunea.eus
Plaza mugatuak!
Jolas librea: Zergatik eta nola
Kutxa Ekogunea parkea
Ez dugu beti jakiten nola jokatu eta bultzatu gure haurrak jolas librean aritzeko, eta agian ez gara jabetzen jolas librea zein garrantzitsua den gure seme-alaben garapenerako.
Tailer honetan haurren jolas librea nola sustatu eta jolasean ari direnean gurasook nola jokatu dezakegun hausnartu eta ikertuko dugu. Haurtzaroaren aitortza egitetik abiatuko gara eta jolas librearen onurak eta moduak ezagutuaz, baloreetan hezteko duten eraginkortasunaz jabetuko gara.
Behaketa eta ikerketa ariketa kolektiboa egingo dugu Ekoguneko Haur Parkean eta gure haurrekin jolas librea praktikan jartzeko baliabideak eta pistak identifikatzen saiatuko gara.
Ordutegia
- 12:30-13:30 (Euskaraz)
- 17:30-18:30 (Gazteleraz) IZENA EMAN
Udazkeneko Sendabelarrak: habitat naturalean identifikatzeko irteera eta prestakinak egitea
- 017ko Urriaren 14 (Larunbata) 17 PLAZA
- Lekua
- Kutxa Ekogunea parkea

Kutxa Ekogunea parkean izango den ikastaro praktiko hau bi zatitan banatuko da. Goizean ibilaldi bat egingo dugu parkean zehar, gure lurraldeko udazkeneko sendabelar ohikoenak bere habitat naturalean identifikatzen eta beharrezko ditugunak aukeratu eta jasotzen ikasteko. Arratsaldean, elkarrekin giro goxoan bazkaldu ondoren, sendabelarren prestakinak egingo ditugu eta sendabelar bakoitzaren atal erabilgarriak, propietateak eta erabilerak zehaztuko ditugularik.
Hau guztia, espezialista den eta esperientzia eta ezagutza handia duen irakasle apasionatua bidelagun dugularik.
Partaideek etxera eraman ahal izango dituzue tailerrean prestatutakoak eta horregatik, kristalezko pote berrerabiliak ekartzea eskatzen dizuegu.
***Bazkaria ez dago ikastaroaren prezioan barneratuta. Kutxa Ekoguneko jatetxe ekologikoan bazkaltzeko erreserba egiteko aukera. Erreserba Telefonoa: 619412086
Ordutegia
10:00-13:30 / 15:00-17:30
Hizkuntza
Gaztelera
44,00€*
BEZ
barne
barne
Kutxabankeko bezeroak
2017/10/03
GAI BERRIA ETA EKO ARDURADUNAK
Txoko berdean hasi gara martxan!
Aurten BIODIBERTSITATEA eta KULTUR ANIZTASUN KULTURAL gaia landuko dugu.
Aurten BIODIBERTSITATEA eta KULTUR ANIZTASUN KULTURAL gaia landuko dugu.
Lasai izen potoloa baina denon artean emango diogu buelta.
Dagoeneko hasi gara ikastetxe barruko lana antolatzen eta gelako EKO arduradunak izendatu ditugu:
Liher, Martin, Enara, Sara, Laia, Nora eta Alex dira aurtengo EKO arduradun berriak.
FRUTAREN EGUNAREN lehiaketarekin hasi gara dagoneko. Gela bakoitzeko kortxoan zintzilikatuta daude taulak eta EKO arduradunen ardura izango da asteazkenero beraien gelako zenbaketa egitea. Hiruhilabetero irabazle bat egongo da eta kurtso bukaeran sari nagusia gelarik osasuntsuenarentzat (oparia zehaztu gabe oraindik.
Bestalde txoko berderako argazkiak, marrazki lehiaketa, GURE HELBURUA, ZAINDU INGURUA kanpaina aurrera eraman, patioa, komunak eta eskola garbia mantendu, zabor bilketa egokia egin (papera, plastikoa, errefusa)... Lan handia daukagu aurrera eramateko ikusten duzuen bezala
Bukatzeko aurten landuko dugun gaiaren inguruko bideo bat uzten dizuegu ikusgai.
2016/11/10
HAUR HEZKUNTZAN HAMAIKETAKO OSASUNTSUA
Dakizuen bezala, Haur Hezkuntzan HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA egiten saiatzen gara egunero eta ez dugu Lehen Hezkuntzan bezala frutaren egunik eta frutaren lehiaketarik.Egunero- egunero gailetak eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta baita fruta ere ekartzeko arduradunak.
Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.
AUPA HAUR HEZKUNTZAKO TXAPELDUNAK eta SEGI HAMAIKETAKO OSASUNTSUA EGITEN!!!
UDAZKENEKO MERIENDA HH4
Udazkena gaiaren barnean 4 urtekoak jarduera ugari burutzen ari dira ikastolan.
Behin fruitu guztiak identifikatu eta bere izenak jarri ondoren, andereñoen laguntzarekin merienda prestatzeari ekin zioten; fruituak zuritu, zatitu, ontzietan banatu, mahaian jarri eta garrantzitsuena JAN!!!
Oso goxoa zegoen dena!
Zein garrantzitsua den garaiko fruituak garaian jatea!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







