txokoberdea@mlarramendi.com

2017/10/04

ASTEBURURAKO PLAN BERDEAK


Asteburu honetan Mimosi eta bere lagunak ezagutu!
Animaliekin batera esperientzia ezohiko bat izan nahi? 
Goxo goxo beraien istoriak entzun eta zikintzeko prest,
 eta haiengandik gertu egotea lortzen badugu, zer ikasia eta
 gozatua baietz eduki! 
Data eta ordua: Urriak 7 eta 8, 11:00-13:00
Adina: 5-11 urte

Plaza mugatuak!


Jolas librea: Zergatik eta nola



Data
2017ko Urriaren 14 (Larunbata) 20 PLAZA
Lekua

Kutxa Ekogunea parkea


Ez dugu beti jakiten nola jokatu eta bultzatu gure haurrak jolas librean aritzeko, eta agian ez gara jabetzen jolas librea zein garrantzitsua den gure seme-alaben garapenerako.
Tailer honetan haurren jolas librea nola sustatu eta jolasean ari direnean gurasook nola jokatu dezakegun hausnartu eta ikertuko dugu. Haurtzaroaren aitortza egitetik abiatuko gara eta jolas librearen onurak eta moduak ezagutuaz, baloreetan hezteko duten eraginkortasunaz jabetuko gara.
Behaketa eta ikerketa ariketa kolektiboa egingo dugu Ekoguneko Haur Parkean eta gure haurrekin jolas librea praktikan jartzeko baliabideak eta pistak identifikatzen saiatuko gara.

Ordutegia

  • 12:30-13:30 (Euskaraz)
  • 17:30-18:30 (Gazteleraz)                                            IZENA EMAN


Udazkeneko Sendabelarrak: habitat naturalean identifikatzeko irteera eta prestakinak egitea

017ko Urriaren 14 (Larunbata) 17 PLAZA
Lekua
Kutxa Ekogunea parkea
Kutxa Ekogunea parkean izango den ikastaro praktiko hau bi zatitan banatuko da. Goizean ibilaldi bat egingo dugu parkean zehar, gure lurraldeko udazkeneko  sendabelar ohikoenak bere habitat naturalean identifikatzen eta beharrezko ditugunak aukeratu eta jasotzen ikasteko. Arratsaldean, elkarrekin giro goxoan bazkaldu ondoren, sendabelarren prestakinak egingo ditugu eta sendabelar bakoitzaren atal erabilgarriak, propietateak eta erabilerak zehaztuko ditugularik.
Hau guztia, espezialista den eta esperientzia eta ezagutza handia duen irakasle apasionatua bidelagun dugularik.
Partaideek etxera eraman ahal izango dituzue tailerrean prestatutakoak eta horregatik, kristalezko pote berrerabiliak ekartzea eskatzen dizuegu.
***Bazkaria ez dago ikastaroaren prezioan barneratuta. Kutxa Ekoguneko jatetxe ekologikoan bazkaltzeko erreserba egiteko aukera. Erreserba Telefonoa: 619412086

Ordutegia

10:00-13:30 / 15:00-17:30

Hizkuntza

Gaztelera

44,00€*
BEZ
barne
Kutxabankeko bezeroak
53,00€*
BEZ
barne
Orokorra

No hay comentarios:

Publicar un comentario