BIOANIZTASUNA
2016/09/27
2016-17 IKASTURTEKO GAIA: BIOANIZTASUNA
Urtero bezala gai berria daukagu ikasturte honetarako:
Laster hasiko gara buru belarri gai honen lanketan, baina aurrerapen gisa beheko bideoa interesgarri hau uzten dizuegu!
2016/06/16
"BIDE HEZKUNTZA" SARIAK BANATU DITUZTE
Eneko Goia Alkateak, Udaleko hainbat zinegotzirekin batera,
'Bide Hezkuntza' sariak banatu ditu asteazken goi honetan.
Donostiako ikastetxeetako, 9 eta 12 urte bitarteko, 16 ikasleen
marrazkiak izan dira sarituak.
Badira 23 urte Udaltzaingoan talde batek diharduela
Donostiako ikasleentzako Bide Segurtasunari buruzko
ikastaroak eskaintzen.
Donostiako ikasleentzako Bide Segurtasunari buruzko
ikastaroak eskaintzen.
Aurten LHko 42 ikastetxetan egon dira, baita DBHko institutu
batzuetan ere.
Urtero bezala gure ikastetxeak ere lehiaketa honetan parte
hartu du eta nahiz eta saririk ez irabazi 6. mailako gure ikasle
SABINA MARTÍNEZ CASTELLAren marrazkia 16 aukeratuenen
artean izendatua atera da.
ZORIONAK SABINA!!!
2016/06/14
2016/05/29
2015-16 IKASTURTEKO GELA OSASUNTSUENAREN SARIA: TALO TAILERRA
Horregatik merezitako sari bat izan zuten ostiralean: TALO TAILERRA.
Arditurriko Itsaso eta Ane etorri ziren tailer hau ematera eta elikadura osasuntsu eta jasangarriaren inguruko azalpen interesgarri bat eta taloaren jatorri eta zenbait esplikazio eman ondoren taloak egiten irakatsi zien txapeldunei.
Ondoren bakoitzak bere taloa egiteko aukera izan zuten eta txokolatea jarri ondoren, askari ezin hobea egin zuten.
MILA ESKER ITSASO eta ANE eta ZORIONAK 2. MAILAKOEI!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







