txokoberdea@mlarramendi.com

2016/05/03

BIZIKLETA IRTEERA (LMH 6)

Apirilaren 28 eta 29an 6. mailako ikasleek BIZIKLETA IRTEERA bat egin zuten. 9:15etan ikastetxetik atera eta buelta polita eman zuten Donostiako bide gorrietatik barrena.
Mugikortasun jasangarriaren eta bide hezkuntzaren inguruan eskolan ikasitako guztia (trafiko seinaleak, bizikleta mekanika tailerra, segurtasun arauak...) praktikan jartzeko aukera izateaz gain, esperientzia polita bizitu zuten gure ikasleek!!!

         Hemendik eskerrak eman irteera hau aurrera eramateko hainbeste lagundu zuten irakasle eta kirol monitoreei!!! MILESKER!

 Hona hemen irteera honetako argazkien aurrerapen bat:






                                                                      

2016/04/28

DBH eta DBHOko FOROAK CRISTINA ENEAN

Apirilaren 28an HUGO LARA, MAIALEN GOROSTIDI, SARA OCHOA eta M. GOROSTIDI Cristina Eneara joan ziren Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. 
     Bertan ikasturtean zehar AUZO, HIRI JASANGARRIAREN ingurua egin dituzten lanak, gelako konpromisioak eta udaletxeko udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu zituzten. 
     Hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko argazki lehiaketako marrazki irabazlea erabaki zuten. 

MILA ESKER EKO ARDURADUNEI!!!!








2016/04/27

BIZIKLETA MEKANIKAREN TAILERRA

Apirilaren 28an eta 29an 6. mailakoek  DONOSTIATIK zehar II. BIZIKLETA IBILBIDEa egingo dute.

Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin batera, eta hiriko bidegorriak kontuan hartuta noski,
beraiek antolatu eta adostu dute egingo duten buelta

Gainera, aurretik bizikleta mekanikaren tailerra eginda daukate, bizikletaren oinarrizko mekanikaren ezagutza landu zutelarik bertan, ibilbide honetan eta etorkizun batean gerta daitezken arazoen aurrean zer egin jakiteko.

Eduki hauek ikasi zituzten tailer honetan:

- Bizikletaren atalak ezagutu.
- Gurpileko atalak ezagutu eta zulaketak konpontzea.
- Balaztak egokitzea.
- Kate ateratzeak eta apurketak konpontzea.
- Oinarrizko mantenimendua egitea.






Benetan interesgarria tailerra. Mila esker Xabi erakutsitako guztiarengatik!

URAREN ERABILERA MUNDUAN

Lan  bikainak egin dituzte 6. mailako ikasleek urak munduan duen erabileraren inguruan.


                Bideo honetan  argi ikusten da ikasleek ikasitako guztia eta gainera, ondorio eta hausnarketa interesgarriak azaltzen dituzte.  Pena merezi du bideoa ikusteak.


                                                             

ARROPA BILKETA IRAUNKORRA

Familia agurgarriak,

Batxilergoko 15-16 kurtsoko Ganbara Proiektua dela eta, Caritaseko arropazainari laguntza bat ematea erabaki dugu. Ikastetxean bertan, apirilaren 25eko astean zehar jasoko genuke ikasleek ekarritako arropa. Ondoren, ikastetxean bilketarako egokitu dugun gelan jasoko dugu, eta gero Caritaseko San Sebastian Martiria parrokiara eramango dugu.

Zuen laguntza eskertuko genuke eta horretarako, ikasleek arropa irakasleen gelaren kanpoan utzi beharko lukete DBH(O)n eta LMHn sarrerako bi ateetan dauden edukinontzietan, datorren astean zehar.

Aldez aurretik mila esker.