txokoberdea@mlarramendi.com
Hilabete honetan dilistak, babarrunak eta garbantzuak landatu diztuzte 3 urteko gelakoek etxetik ekarritako jogur poteetan.
Poteak lehio ondoan utzi ditugu eta egunero ea sustraiak, zurtoina edo hostoak atera
diren aztertzen egon gara.
Dilista eta babarrun guztiak atera dira, baina garbantzuekin ez dugu zorte berdina izan.
Ostegunean haur bakoitzak bere landarea etxera eraman zuen.

Gaur goizean ospatu da Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programaren inguruko UDALBATZA. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu dute parte, Donostiako alkateak, Juan Karlos Izagirrek, Asier Jaka eta Nora Galparsoro Zinegotziekin batera. Udalbatza goizeko 11etan hasi da. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "KONTSUMO JASANGARRIA"ren inguruan burutu duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu dituzte eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin diren galderei erantzuten saiatu dira eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan diete ikasleei. Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu ditu ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik.
Gure ordezkariei ere eskerrak eman egin duten lanarengatik!
MILA ESKER MIKEL, IRATXE, SOFIA, ENEKO eta HODEI!!!!