Gure irakasle ohiak, Enkarni Genuak, aurten ere bere obra ospetsuenetako batekin bisitatu gaitu, ITSASMINEZ obrarekin, alegia. Saioa Haur Hezkuntzako ikasleek ikusteko aukera izan dute eta gauza pila bat ikasteaz gain, primeran pasa dute!
Otsailaren 9tik 14era gure ikasleek AGENDA 21eko oka jolasekin ibiltzeko aukera izan dute. Jolas hauekin aurreko urtetatako URAren eta ELIKADURAren gairen inguruko eta aurtengo gaiaren, KONTSUMO JASANGARRIAren inguruko gauza asko ikasteaz gain primeran ibili dira! Hona hemen argazki batzuk:
Euskal kostaldea alerta laranjan dago olatu handien arriskuagatik. Itsasoak bere indarraren erakustaldia egin digu eta irudi ikusgarri bezain arriskutsuak ikusi ditugu Donostian.
Saharar herriak bizi duen egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du. Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan, Marokoren inbasioaren ondorioak pairatzen ari dira oraindik. Bizi dituzten baldintza penagarrien ondorioz, osasun arazo handiak sortzen ari zaizkie, batez ere, haur eta emakumeei. Horregatik “Piztu Itxaropena”rekin bat eginaz, ondokoak bildu ditugu ikastetxean:HEGA LUZE eta SARDINAK OLIOTAN, AZUKREA, PASTA, ARROZA, LEKALEAK eta KONPRESAK. Urtero bezala zuen erantzuna ezin hobea izan da. MILESKER GUZTIOI!