txokoberdea@mlarramendi.com

2013/06/09

LUGARITZEKO BARATZA


      Dakizuen bezala azarotik maiatzera, 4. MAILAKO  ikasleek Lugaritzeko baratza lantzeko aukera izan dute. Argazkietan ikusten den bezala saioak oso praktikoak izan dira eta gauza pila bat ikasi dituzte: baratzeko fruitu eta barazkien ziklo osoa, garaiko barazkiak zeintzuk diren, nekazaritzako lan txikiak egiten... hiriko umeek baratzea gertutasunetik lantzea baitzen helburua. Eta kurtso guztian zehar egindako lan guztiak bere saria izan du, IZUGARRIZKO UZTA, alegia, ikasleek beraien etxeetara eraman ahal izan dutena.
        
ZORIONAK egin duzuen lan guztiarengatik!!!


2013/05/20

UDALBATZA

           Gaur goizean burutu da Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programari buruzko UDALBATZA berezia. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu dute parte, Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirre, Asier Jaka eta Nora Galparsoro Zinegotziekin batera. Udalbatzarra goizeko 10:30etan hasi da. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "ELIKADURA JASANGARRIA"ren inguruan burutu duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu dituzte eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin diren galderei erantzuten saiatu dira eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan diete ikasleei.    Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu ditu ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik. 
             Gure ordezkariei ere ZORIONAK egin duten lanarengatik!






TALO TAILERRA

Maiatzaren 13an 3. B-ko ikasleek taloa egiten ikasi dute. Eneko Andonegik Agenda 21erako argazki zoragarria aurkeztu zuen eta baita irabazi ere.
Saria hauxe izan da ikaskide guztientzat TALO TAILERRA.

Zoragarria izan da, ikasleek primeran pasa dute eta taloa txokolatearekin izan dugu askarirako. OSO GOXOA ATERA ZAIGU!!!


                                                                               ARGAZKI GEHIAGO