txokoberdea@mlarramendi.com

2013/02/28

ZU ZEU ARTISTA BERDEA: BIZIMODU OSASUNTSUA


Lehen Hezkuntzako 3. A eta 3.Bko ikasleek “Bizimodu osasuntsu“izeneko proiektuan parte hartu dute. Ikastetxean bertan 4 orduz ondo bizitzeko ohiturak ikasi dituzte: ondo jan, kirola egin, garbitasuna zaindu…. Gure neska mutilek  oso gustora parte hartu dute tailer honetan. Taldeka aritu dira eta txisteak kontatu, fruta jan, joku koperatiboak egin…. PRIMERAN IBILI DIRA!!! 
                                                       ARGAZKI GEHIAGO

2013/02/27

ASTEAZKENETAN FRUTAREN EGUNA

Ikasteak ere nekea sortzen du eta oso garrantzitsua da goiz erdian , atseden garaian, hartzen dugun mokaua. Baina beti ez ditugu gure gorputzerako osasuntsuenak diren produktuak jaten eta lehen eskolara eramaten ziren txokolate, txorizo eta beste produktu naturalez egindako "bokatak", bertan behera utzi  ditugu eta haien ordez koipe gehiegi duten opilgintza industrialeko produktuak agertu dira, ikasleen arteko gizentasun eta beste arazo mediko batzuk sortzen direlarik.

Horregatik, Lehen Hezkuntzako ikasleek beraien  hamaiketarako fruta ekar dezaten animatzeko asmoz, martxotik aurrera ASTEAZKENEro FRUTAREN EGUNA ospatuko dugu. 



GOGORATU: ASTEAZKENETAN IKASTOLARA HAMAIKETAKOA EKARTZEN BADUZU FRUTA IZAN DADILA!!!!

2013/02/14

HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA HAUR HEZKUNTZAN

    Urteak daramatzagu Haur Hezkuntzan HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA egiten. Egunero- egunero pare bat gaileta eta fruta ezberdinak jaten ditugu. Haurrak dira txandaka- txandaka bai gailetak eta bai fruta ekartzeko arduradunak.
    Horrela, garaiko fruta ezberdinak probatzen ditugu eta aldi berean, osasuntsu jatearen garrantziaz jabetzen gara.

    SEGI HORRELA!!!!



ARGAZKI GEHIAGO

2013/02/13

JATEAREN ARRISKUAK

         Janari faltarik ez dugunoi, jaten duguna bihurtu zaigu problema. Otordu bakoitzean substantzia kimiko kutsagarriak sartzen ditugu gorputzean; mokadu batek ez digu kalte egingo, baina substantzia horietako asko luzaroan geratuko direnez gure organo, ehun eta zelulei itsatsita, zenbatgarren mokaduaren ondoren ordainduko du faktura gure osasunak?