txokoberdea@mlarramendi.com

2012/06/19

3 URTEKOAK CRISTINA ENEAN

Joan den OSTIRALEAN, ekainaren 15ean, Haur Hezkuntzako 3 URTEKO  ikasleak CRISTINA ENEARA joan ziren txangoan. Bertan, MARRUBITXO  eta ZABORRONTZIO izeneko lagun berriak egin zituzten
MARRUBITXOK, Cristina Eneko zuhaitzen enborren artean bizi den IRATXOAK, istorio harrigarrien bidez bere lagunak aurkeztu zizkien: zuhaitzak, loreak eta animaliak eta honekin batera, bertako sekretuak eta natura nola zaindu behar den kontatu zien. 
ZABORRONTZIOK, berriz, hondakinak sailkatzen erakutsi zien. 
Gainera, bertan otarteko goxoak bazkaldu ondoren parkean eta zelaiean jolasteko aukera izan zuten.
Gure haurrek, beraz, eguna primeran pasa zuten eta laguntxo berriek erakutsiriko gauza guztiez gain primeran pasa zuten.
Hau guztiaren seinale datozen argazkiak!
                                                  ARGAZKI GEHIAGO/MÁS FOTOS  KLIK

2012/06/05


ASTE BERDEA 2012
         Aurreko urteetan bezala, aurten ere Cristina Enea Fundazioak programazio luze eta zabala antolatu du ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren inguruan. Egitarauak jarraian zehazten diren hitzaldiak, bisita gidatuak, sari banaketa ekitaldiak eta bestelako jarduerak jasotzen ditu.


                              INFORMAZIO GEHIAGO

2012/05/28

EA21eko FOROAK UDALETXEAN

    Gaur goizean burutu da Donostiako Udaletxean Eskolako Agenda 21 programari buruzko udalbatzar berezia. Bertan, Donostiako Ikastola eta Ikastetxe ezberdinetako ikasleen ordezkariek hartu dute parte, Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirre, Asier Jaka eta Nora Galparsoro Zinegotziekin batera. Udalbatzarra goizeko 11etan hasi da. Ikasleek aurtengo ikasturteko gai nagusia izan den "Eskola arduratsua eta gure itsasoa"ren inguruan burutu duten diagnosiaren ondorioak aurkeztu dituzte eta gaiaren inguruko proposamen ezberdinak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei. Hauek beraien proposamenei eta egin diren galderei erantzuten saiatu dira eta esandako ideiak kontuan hartuko dituztela esan diete ikasleei.     Alkateak, gainera, ikasleak zoriondu ditu ingurumenaren alde hainbeste eta hain ondo lan egiteagatik.
     Gure ikastetxeko ordezkariak hauek izan dira: NAHIA BILBAO, IKER VARELA, LUIS DÍAZ, NAROA LARZABAL, IRATI BELASTEGIN eta JULEN SÁNCHEZ.



2012/05/16

4 URTEKOAK CRISTINA ENEAN

Gaur 4 urteko ikasleak Cristina Eneara joan dira egun pasa. Sorpresa handi bat izan dute bertan: Txingu iratxo txikia agertu zaie.  Txingu  parkean bizi da eta parkeko zuhaitzak bereizten, horien adina asmatzen … erakutsi die. Gainera,  Pedro zedroaren, Cristina Eneko zuhaitzik zaharrenaren, urtebetetzea ospatu dute eta opari polit bat egin diote.
Eta ez hori bakarrik! Hamaiketakoa jan ondoren taldeka, ikasleak munduko animalietaz mozorrotu dira eta  hauek bezala ibili dira. Zer jaten duten jirafek, non egiten duten lo pinguinoek, nola jaiotzen diren krokodiloak... Gauza pila bat ikasi dituzte eta gainera, primeran pasa dute!
Hona hemen atera dituzten argazkiak.
                                                              ARGAZKI GEHIAGO EGIN KLIK

2012/05/15

4.MAILAKOEN BARAZKIAK

Lehengo astean 4. mailako ikasleek baratzean beraiek landatutako letxuga ikusgarriak eraman zituzten  etxeetara. Gaurkoan, berriz, azenarioak eta rabanitoak eramango diztute.
A ze zortea!
                                                     ARGAZKI GEHIGO EGIN KLIK