txokoberdea@mlarramendi.com

2011/11/24

LUGARITZEKO BARATZA ZAINTZEKO PROGRAMA

Azarotik maiatzera,  Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Lugaritzeko terrazako baratza lantzeko aukera daukate Cristina Eneako etxEKOlanda egitasmoaren barruan. Horrela baratzeko fruitu eta barazkien ziklo osoa ezagutu ahal izango dute.  Saioak oso praktikoak izango dira. Izan ere, hiriko umeek baratza gertutasunetik lantzea, hiri barruko nekazaritza lan txiki guztiak egitea eta  uzta biltzea baitira helburuakSaio hauetan landutakoa, ontzietan etxera edo eskolara eraman ahal izango dute. 
  Ze lan polita!!!!
  Argazkiak nahi ditugu!
Informazio gehiago

2011/11/14

UDAZKENA

Gure eskolako pasiloetan zaudenean,  zuhaitz eta hostoz beteriko baso batean zaudela ematen du. 
Gainera, udazkeneko erakusketa polita jarri dute Lehen Hezkuntzako 1.mailakoek beraien pasiloan.





2011/11/06

TXIKI TXOKO BERDEA

Eskolako txikiek ere beraien pasiloan txoko berdea jarri dute.
Zein garrantzitsua den txikitatik ingurumena zaintzen ikastea!
Zorionak!



2011/11/01

ORRI PUNTUAK

Orri puntu hauek egin ditugu natura eta ingurumenaren garrantziaz kontzientzi izan dezagun. 
Izan ere, gure ingurua guk zaintzen ez badugu, nork zainduko du? 
JO TA PASA, INGURUMENAREKIN EZ DIZU BALIO!
EN TU COMPROMISO CON EL MEDIO AMBIENTE, NO PASES PÁGINA!



PLAIAUNDIRA HEGAZTI BILA


LMHko ikasle irakasleak, IRUNen kokatzen den PLAIAUNDIko Parke Ekologikoan egon dira. Leku bitxi zein baliotsua honetatik, hainbat eta hainbat hegazti pasatzen dira emigrazio garaietan. Garai hauetako bat, orain bizi dugula aprobetxatuz, han ikusi ahal izan dituzte mota ezberdin ugariko hegaztiak.
Gainera primeran pasa dute!
Hona hemen argazki batzuk!