2016/04/22
HH3 eta HH4 CRISTINA ENEAN
Haur Hezkuntzako, 3 eta 4 urteko neska-mutilak Cristina Enean egon gara. Marrubitxo, Txanogorritxo, Zaborrontxo eta munduan zehar bizi diren animali batzuk hobeto ezagutu ditugu. Gauza berri asko ikasi ditugu eta primeran pasa dugu.
ARGAZKI GEHIAGO
ARGAZKI GEHIAGO
HH5 EKOGUNEAN
Apirilaren 15ean HH5 gelako ikasleak Ekogunean izan ziren.
Gauza asko ikusteko eta ikasteko aukera izan zuten. Baratzak ikusi eta barazki batzuk landatu ondoren oilategira sartu ziren denak, bai ausartak!. Artaburuak aletzen ere ikasi zuten. Bakoitzak bere hazia erein zuen eta gelara ekarri zituzten. Ondo zaindu eta ureztatuko dituzte ea zer nolako barazkiak hazten diren.
Argazkietan ikusiko duzuen bezala arreta handiz jaso zituzten emandako azalpenak.
|
2016/04/20
LEHEN HEZKUNTZAKO ESKOLEN ARTEKO FOROAK
Gaur goizean, apirilak 20, GORKA GARCIA eta MAITANE PICABEA (3.zikloko ordezkari bezala), LEIRE IGLESIAS eta CELIA JIMENEZ (2.zikloko ordezkari bezala) eta ANDONI LOPETEGUI eta IRATI PEREZ (1.zikloko ordezkari bezala) Cristina-Eneara joan dira Donostialdeako ESKOLEEN ARTEKO FOROA ospatzera. Bertan ikasturtean zehar HIRI, AUZO JASANGARRIAREN ingurua egin dituzten lanak, gelako konpromisioak eta udaletxeko udalbatzara emango dituzten eskaerak adostu dituzte.
Gainera, hamaiketako OSASUNTSUA egin ondoren eskoleen arteko marrazki lehiaketako marrazki irabazlea izendatu dute zozketa baten bidez. Maria Reinako ikasle bat suertatu da irabazle.
Denborarekin ibili garenez Tabakaleran ere izan gara eta pare bat argazki atera ditugu goiko terrazan.
LAN BIKAINA EGIN DUTE GURE EKOARDURADUNEK! ZORIONAK!
2016/04/18
MARRAZKI LEHIAKETAKO MARRAZKI IRABAZLEAK
Gaur Lehen Hezkuntzako EKO arduradunek lan zaila izan dute marrazki lehiketara aurkeztu diren marrazkien guztien artean 10 onenak aukeratzeko garaian.
Irabazleek aste honetan opari bat jasoko dute eta gainera, apirialaren 20an Agenda 21en eskolen arteko marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute
Ea zortea daukaten!
Hona hemen 10 irabazeen marrazkiak:
Irabazleek aste honetan opari bat jasoko dute eta gainera, apirialaren 20an Agenda 21en eskolen arteko marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute
Ea zortea daukaten!
Hona hemen 10 irabazeen marrazkiak:
ZORIONAK!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)









