txokoberdea@mlarramendi.com

2015/04/17

4 MAILAKOAK LAN ETA LAN!!!

Lan bikaina ari dira egiten 4. MAILAKOAK MUGIKORTASUN JASANGARRI gaiaren inguruan. Hona hemen honen adibide batzuk.
ZORIONAK eta SEGI HORRELA!!!




Laister jakingo dugu marrazki lehiaketako 10 irabazleak eta Eskolen arteko lehiaketan parte hartuko duten marrazkiak zeintzuk izango diren: Erne egon!




2015/03/11

MUGIKORTASUNAREN INGURUKO HITZALDIA

Atzo, martxoak 10, goizeko 10etatik 11k bitartean 1. BATXILERGOKO ikasleak Donostiako Udaletxean MUGIKORTASUNAren inguruko hitzaldian egon ziren. Saioa oso dinamikoa izan zen, argazkiekin eta planoekin; oso bisuala. Bertan, Donostiak, azkeneko 20 urteetan zehar, mugikortasunaren inguruan jasan dituen aldaketak azaldu ziren. Bukaeran ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten.

2015/02/17

4. MAILAKOAK PATINATZEN

1. hiruhilabetean Txuri- urdin izotz jauregian zenbait saio egin ondoren 2 hiruhilabete honetan ere 4. MAILAKO ikasleak gorputz hezkuntzako klaseetan patinatze saio ezberdinak egiten ari dira. Hurrengo bideoan ikusiko duzuen bezala primeran ikasi dute patinatzen eta zirkuitu ezberdinekin ausartzen dira.

http://youtu.be/NsUuGErLlks


ORGANISMOARENGAN ONURAK:
- Rollerrak vs. Korrika egitea: Rollerrek eta korrika egiteak, bihotzean eta birikietan onura parekoak eragiten dituzte.
- Gihar-onurak: Patinatzeak, korrika egiteak edo bizikletaz ibiltzeak bezain ondo lantzen ditu aldaka eta hanketako giharrak.
- Inpaktuak Rollerrekin: patinatzeak korrika egiteak baino inpaktu kopuru erdia eragiten du giltzaduretan.
-Hanketako giharrak: Korrika egiten dugunean edo bizikleta ibiltzen dugunean indartzen ditugun bezain ondo indartzen ditu ere.
- Kaloriak erre: Korrika egiteak edo bizikleta ibiltzeak hainbeste kaloria erretzen ditu.

Erorketak normalak dira, askotan ondoriorik gabekoak, baina babesteko tresnak erabiltzea behar-beharrezkoa da.
KASKOA: elementurik garrantzitsuena da zure gorputzeko atalik inportanteena babesten du eta. Kaskoa beti soinean eraman behar duzu! Bizikletaz ibiltzeko kaskoak ere baliogarriak dira. ESKUMUTURREKOAK: bigarren elementu garrantzitsuenak dira. Zergatia hauxe da: erortzerakoan, kolpea moteltzeko, eskuak aurreratzea erreakzio naturala da, hori dela eta, lesio gehienak eskumuturrek jasaten dituzte.
 BELAUN eta UKONDOEEN BABESAK osatzen dute segurtasunekipamendua. Plastikozko zati bat izaten dute, erorketetan lurretik irrist egiteko. Horrela, erredurak edota zauriak erabat saihesten ditugu. Hasiberria izanez gero, beharrezkoa duzu erabiltzea.
SEGURTASUNA LEHENTASUNA DA 
- Segurtasun-ekipamedua beti soinean eraman.
-Adi-adi egon bideko zuloak edo trabak ikusteko.
-Begira beste patinatzaileei.
-Saihestu itzazu ura eta putzuak.
-Ez jarri gorputzeko pisua roller atzekaldean.

ANIMATU  ZU ERE BAI PATINATZERA!!!!