2014/11/11
2014/09/17
2014-15 ikasturteko gaia: MUGIKORTASUN JASANGARRIA
Urtero bezala, gure Ikastolak ingurumenarekin duen konpromezuari jarraiki, AGENDA 21eko hainbat ekintza burutuko ditugu, Ikastolan zein herri mailan. Aurtengo gaia MUGIKORTASUN JASANGARRIA izango da.
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
- Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. HH, LH, DBH eta BATX.
- Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
- Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
- Herri mailan jarduera otsaila eta martxoan.
- Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
Hona hemen gai honen inguruko bideo batzuk. Ikusi eta hausnartu!
Bideo honetan Donostiako garraiobideen garapena ikus dezakegu. Anima zaitezte eta gure hiriak ematen dizkigun aukerak aprobetxatu ingurugiroaren alde!!
BESTE ZENBAIT BIDEO:
2014/06/18
1. MAILA 2013-14 KURTSOKO TALDERIK OSASUNTSUENA
IÑAKI BERNABEUREN SARIA!
6. MAILAKO A gelako Iñaki Bernabeuk , Agenda 21ek antolaturiko eskolen arteko marrazki lehiaketa irabazi izanari esker, gaur Kontxako baiatik itsasontziz buelta zoragarri bat eman dugu.
Ondoren ikastetxera Kontxako hondartzatik barrera bueltatu gara. Goiz ahaztezina izan da!
2014/06/03
IBAIALDE: ERREKA MARI
Euskal Herrian oraindik lamiak bizi al dira? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren lamiak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatu digu gaurkoan Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoei eta Lehen Hezkuntzako 1go mailakoei ENKARNI GENUAK.
ERREKA MARI, Euskal Herriko azken lamia.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

