txokoberdea@mlarramendi.com

2014/03/19

GET RECYCLING!!!


Ikusgarriak eta orijinalak 5. mailakoek INGELESEan egin dituzten hormairudiak! Ingeleseko hiztegi pila ikasteaz gain berziklatzeko pautak ere errepasatu dituzte!

 ZORIONAK!!!








2014/03/06

GORA GURE ENERGIA!!!

Gaur goizean Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek “Gora Gure Energia” kanpainan parte hartzeko aukera izan dute, Naturgasen eskutik.
Bertan, bi begirale  eta Juan Volcan, Vera Ribera, Tomás Biomás, Lolo Eolo eta Nano Solanok gidatuta bidai ikaragarri bat egin dute ENERGI BERRIZTAGARRIEN mundu desberdinetatik: biomasa, eolikoa, eguzki-termikoa eta fotoboltaikoa, hidroelektrikoa eta geotermikoa…  Ikasleek ohiko energia- sisteman ezagutzeaz gain bestelako sistemak ere ezagutu dituzte, energi berriztagarriak, alegia.
Horrela gure esku dauden energia berriztagarrien kontzientzia hartu dute eta etorkizunari begiratzen ikasi behar dugulaz konturatu dira. Izan ere, energia iturri batzuk amaitzear daude eta beste batzuk oso kaltegarriak dira gure planetarako, etorriko diren belaunaldiekin Lurra zaintzeko konpromesua hartu behar  dugularik.

                                                    
                                          ARGAZKI GEHIAGO (5.MAILA) 

                                          ARGAZKI GEHIAGO (4.MAILA)

BARATZEAN LANEAN (OTSAILA)

                                                       ARGAZKI GEHIAGO

2014/02/20

ITSASMINEZ TXOTXONGILOAK

Gure irakasle ohiak, Enkarni Genuak, aurten ere bere obra ospetsuenetako batekin bisitatu gaitu, ITSASMINEZ obrarekin, alegia. 
Saioa Haur Hezkuntzako ikasleek ikusteko aukera izan dute eta gauza pila bat ikasteaz gain, primeran pasa dute! 

Gororatu: ITSASOA ZAINDU BEHAR DUGU!!!

Eskerrik asko Enkarni!





2014/02/16

AGENDA 21eko OKA JOLASAK

Otsailaren 9tik 14era gure ikasleek AGENDA 21eko oka jolasekin ibiltzeko aukera izan dute. Jolas hauekin aurreko urtetatako URAren eta ELIKADURAren gairen inguruko eta aurtengo gaiaren,  KONTSUMO JASANGARRIAren inguruko gauza asko ikasteaz gain primeran  ibili dira! 
Hona hemen argazki batzuk:






                                                                                                     LMH6Ako ARGAZKIAK