2013/10/10
2013/10/02
2013-14 IKASTURTEKO GAIA: KONTSUMO JASANGARRIA
Dakizuenez Eskola Agenda 21 programan ikasturte bakoitzean gai bat lantzen da. Helburua herri bakoitzaren, eta oro har, eskualdearen diagnostikoa egin eta proposamenak lantzea da. 2011-12 ikasturtean ITSASOKO URAK gaia jorratu genuen eta 2012-13 ikasturteetan ELIKADURA JASANGARRIA. Aurtengo ikasturtean, KONTSUMO JASANGARRIA aztertuko dugu.
Hona hemen gaiaren inguruko zenbait bideo:
2013/06/09
LUGARITZEKO BARATZA
Dakizuen bezala azarotik maiatzera, 4. MAILAKO ikasleek Lugaritzeko baratza lantzeko aukera izan dute. Argazkietan ikusten den bezala saioak oso praktikoak izan dira eta gauza pila bat ikasi dituzte: baratzeko fruitu eta barazkien ziklo osoa, garaiko barazkiak zeintzuk diren, nekazaritzako lan txikiak egiten... hiriko umeek baratzea gertutasunetik lantzea baitzen helburua. Eta kurtso guztian zehar egindako lan guztiak bere saria izan du, IZUGARRIZKO UZTA, alegia, ikasleek beraien etxeetara eraman ahal izan dutena.
ZORIONAK egin duzuen lan guztiarengatik!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

