txokoberdea@mlarramendi.com

2012/11/22

4 URTEKOAK AIETEKO PARKEAN

Haur Hezkuntzako 4 urtekoak AIETEKO PARKEAN  egon ginen UDAZKENAZ gozatzen. Udazkeneko hostoak, fruituak... jaso genituen eta primeran pasa genuen hostoak zapaldu eta lagunei botatzen.
Oso motza egin zitzaigun goiza baina beste egun batean itzuliko garela erabaki dugu!

Hona hemen argazki batzuk:



                                                 ARGAZKI GEHIAGO KLIK
                                                                                 
                                                                                     

                             

2012/11/12

HEALTHY AND JUNK FOOD

 
     ELIKADURA OSASUNTSU eta EZ OSASUNTSUAREN inguruko lan eta hormairudi ezberdinak egin dituzte DBHko ikasleek ingelesez.  Oso proiektu interesgarria izan da eta ingelesa praktikatzeaz gain pila bat ikasi dute gai honen ingurua.

     ZORIONAK  eta SEGI HORRELA!



2012/11/05

ELIKADURA MUNDUAN

Peter Menzelek munduan zehar egindako argazkizkiekin egindako bideoa da ondorengo hau. Argazki bakoitzean familia bat agertzen da, astebetean jango dutena eta  kostatuko zaiena azalduz. Izugarria da ezberdintasuna!!! 

Zer pentsatu ematen du bideoak, ezta?


2012/10/22

PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA SOLIDARIOA


Ikastetxeko PASTORAL TALDEAk  plastikozko tapoiak biltzeko kanpaina abian jarri dute. Kanpainaren helburua  gaixotasun ezezagunak dituzten haurrei laguntzea da. Ikasle, irakasle, guraso... guztioi tapoiak biltzeko eta ikastetxera eramateko eskatu digute. Bildutako plastiko gogorreko tapoi guztiak, hauen bilketan parte hartzen duten elkarte batera eramango dira.

ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUGU! ANIMATU ETA EKARRI TAPOIAK!!!


"ERLEAK EZAGUTZEN"

    Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak urriaren 15ean Pagoetako parke naturalera joan ziren "Erleak ezagutzen" programa burutzera.

    Bertan, erleen anatomia, bizi zikloa eta bizimodua aztertu zituzten. Bestetik,
erle produktu desberdinak (propoleoa, eztia...), hauen erabilerak eta onurak ezagutu zituzten eta gainera, kandelak egiteko aukera ere izan zuten. Erleen zuzeneko behaketa ere egin zuten erlauntza irekiarekin, erleak bere abitatean ikusteko aukera itzela izan zutelarik. Eta nola ez, erleek 
naturan duten garrantziaz jabetu ziren, errespetuzko jarrerak sustatuz.

    Erleen inguruko gauza pila ikasteaz gain oso ondo pasa zuten, nahiz eta eguraldia oso kaxkarra izan.

    Hona hemen argazki batzuk: