Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleak Donostiako Aquariumean egon ziren abenduaren 18an. Kantauri itsasoko arrain mota ezberdinak ezagutu zituzten eta ur beroko beste hainbeste. Primeran pasatzeaz gain pila bat ikasi zuten.
Hona hemen argazki batzuk:
ARGAZKI GEHIAGO
2012/12/22
GOSARI OSASUNGARRIA
Esan bezala abenduaren 4ean LMH 5.mailako ikasleek Bihotz Bizi- Corazón Vivo Elkartearen laguntzarekin gosari osasungarri bat nola egin ikasi zuten.
Ikalseek hitzaldi txiki bat entzun eta gero gelan bertan gosaldu zuten: esnea, kakaoa, ogia, oliba olioa eta sagarra.
Espero dugu ikasitako guztia egunero praktikan jartzea!
Hona hemen ekintzaren argazkiak:
Ikalseek hitzaldi txiki bat entzun eta gero gelan bertan gosaldu zuten: esnea, kakaoa, ogia, oliba olioa eta sagarra.
Espero dugu ikasitako guztia egunero praktikan jartzea!
Hona hemen ekintzaren argazkiak:
2012/12/09
BALE BAT DONOSTIAN
Aurreko larunbatean Donostiako kostaldean begiztatutako balea hilik agertu zen ostegun honetan Kontxako hondartzan.
Kontxako eta Ondarretako hondartzen artean dagoen zetazeoak zenbait zauri zituen, haitzen kontra egindakoak
Gertakariak ikusmin handia eragin zuen eta argazkiak ateratzeko asmoarekin, hainbat ikusnahi eta turista izan ziren Kontxako hondartzara gerturatu zirenak.
Gu ere gerturatu ginen balea ikustera eta hona heman ateratako argazkiak:
2012/12/05
GOSARI OSASUNGARRIA
+23.03.22.png)
Horregatik, Bihotz Bizi- Corazón Vivo erakundeak Euskal Herriko Okindegien Federazioarekin batera 10- 12 urte bitarteko eskola-umeen artean elikadura bihotz- osasungarria sustatzeko asmoz pentsatutako jarduera batean parte hartu dute gaur gure ikastetxeko 5. mailako ikasleek, Gosari osasungarriaren jarduera hain zuzen ere. Izan ere, gaur egun gaixotasun kardibaskularrak dira lehenengo heriotza arrazoia gure gizartean eta indize hori gutxitzeko ezinbestekoa da prebentzioa.
Laster jarriko ditugu ekintza honen argazkiak!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)