txokoberdea@mlarramendi.com

2013/01/10

4.MAILAKOAK LUGARITZEKO BARATZAN


     Aurreko ikasturtean bezala, azarotik maiatzera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Lugaritzeko terrazako baratza lantzeko aukera daukate CRISTINA ENEAko etxEKOlanda egitasmoaren barruan. 
     Bertan, baratzeko fruitu eta barazki ezberdinen izenak, hauen zikloa nolakoa den, konposta egiten... ikasiko dute. Gainera, saioak oso praktikoak izango dira eta gure ikasleek baratza gertutasunetik lantzeaz gain uzta bilduko dute eta saio hauetan landutakoa, ontzietan etxera edo eskolara eramateko aukera izango dute.
     Hona hemen lehenengo saioetako argazki batzuk:


                                   ARGAZKI GEHIAGO KLIK

2013/01/09

ONDO ELIKATZEN AL ZERA?

 Nahi al duzu jakin ondo elikatzen zaren? Hona hemen hau jakiteko jolas bat.

                                                                 EGIN KLIK

ELIKADURA

Hona hemen elikaduraren inguruko bideo interesgarri bat. Elikagai ezberdinak aurkezteaz gain elikadura osasuntsu bat jarraitzeko aholku batzuk ere ematen dizkigu.
Espero dugu baliagarria izatea:


2012/12/22

3. MAILAKOAK AQUARIUMEAN

Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleak Donostiako Aquariumean egon ziren abenduaren 18an. Kantauri itsasoko arrain mota ezberdinak ezagutu zituzten eta ur beroko beste hainbeste. Primeran pasatzeaz gain pila bat ikasi zuten.
Hona hemen argazki batzuk:


                                                                                         ARGAZKI GEHIAGO

GOSARI OSASUNGARRIA

Esan bezala abenduaren 4ean LMH 5.mailako ikasleek Bihotz Bizi- Corazón Vivo Elkartearen laguntzarekin gosari osasungarri bat nola egin ikasi zuten.

Ikalseek hitzaldi txiki bat entzun eta gero gelan bertan gosaldu zuten: esnea, kakaoa, ogia, oliba olioa eta sagarra.

Espero dugu ikasitako guztia egunero praktikan jartzea!

Hona hemen ekintzaren argazkiak:


                                                                                      ARGAZKI GEHIAGO