Haur Hezkuntzako 4 urtekoak AIETEKO PARKEAN egon ginen UDAZKENAZ gozatzen. Udazkeneko hostoak, fruituak... jaso genituen eta primeran pasa genuen hostoak zapaldu eta lagunei botatzen.
Oso motza egin zitzaigun goiza baina beste egun batean itzuliko garela erabaki dugu!
Hona hemen argazki batzuk:
ARGAZKI GEHIAGO KLIK
2012/11/22
2012/11/12
HEALTHY AND JUNK FOOD
2012/11/05
ELIKADURA MUNDUAN
Peter Menzelek munduan zehar egindako argazkizkiekin egindako bideoa da ondorengo hau. Argazki bakoitzean familia bat agertzen da, astebetean jango dutena eta kostatuko zaiena azalduz. Izugarria da ezberdintasuna!!!
Zer pentsatu ematen du bideoak, ezta?
2012/10/22
PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA SOLIDARIOA
Ikastetxeko PASTORAL TALDEAk plastikozko tapoiak biltzeko kanpaina abian jarri dute. Kanpainaren helburua gaixotasun ezezagunak dituzten haurrei laguntzea da. Ikasle, irakasle, guraso... guztioi tapoiak biltzeko eta ikastetxera eramateko eskatu digute. Bildutako plastiko gogorreko tapoi guztiak, hauen bilketan parte hartzen duten elkarte batera eramango dira.
ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUGU! ANIMATU ETA EKARRI TAPOIAK!!!
"ERLEAK EZAGUTZEN"
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak urriaren 15ean Pagoetako parke naturalera joan ziren "Erleak ezagutzen" programa burutzera.
Bertan, erleen anatomia, bizi zikloa eta bizimodua
aztertu zituzten. Bestetik,
erle produktu desberdinak (propoleoa, eztia...), hauen erabilerak eta onurak ezagutu zituzten eta gainera, kandelak egiteko aukera ere izan zuten. Erleen zuzeneko behaketa ere egin zuten erlauntza irekiarekin, erleak bere abitatean ikusteko aukera itzela izan zutelarik. Eta nola ez, erleek naturan duten garrantziaz jabetu ziren, errespetuzko jarrerak sustatuz.
Erleen inguruko gauza pila ikasteaz gain oso ondo pasa zuten, nahiz eta eguraldia oso kaxkarra izan.
Hona hemen argazki batzuk:
Bertan, erleen anatomia, bizi zikloa eta bizimodua
aztertu zituzten. Bestetik,erle produktu desberdinak (propoleoa, eztia...), hauen erabilerak eta onurak ezagutu zituzten eta gainera, kandelak egiteko aukera ere izan zuten. Erleen zuzeneko behaketa ere egin zuten erlauntza irekiarekin, erleak bere abitatean ikusteko aukera itzela izan zutelarik. Eta nola ez, erleek naturan duten garrantziaz jabetu ziren, errespetuzko jarrerak sustatuz.
Erleen inguruko gauza pila ikasteaz gain oso ondo pasa zuten, nahiz eta eguraldia oso kaxkarra izan.
Hona hemen argazki batzuk:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
+18.45.15.png)
.jpeg)
.jpeg)