txokoberdea@mlarramendi.com

2013/04/16

PLAIAUNDI: URAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNA

            Uraren Nazioarteko Eguna izan dela eta, apirilaren 10ean  Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Txingudiko Padurak) jardunaldi hezigarri bat egin zen. Ekimen honen helburua urak gure bizitzan duen garrantzia eta era berean, gazteen artean ingurumenaren kontserbazioari buruz jakin-mina eta sentsibilitatea piztea zen. Gure ikastetxeko 1. mailako batxilergoko ikasleak hartu zuten parte jarduera honetan eta besteak beste, Angel Canteraren eskutik (Donostiako ingurugela) “Ingurumen hezkuntza Naturgune Babestuetan” hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Ondoren, landa lana egin zen, ur gezako lakuan eta baita San Lorenzoko laku gazikaran ere, uraren analisi kimikoak eginez, AZTERTU programako teknikarien eta Txingudiko Paduretako teknikarien laguntzaz.
              Bukatzeko, hamaiketakoa egiteaz gain, talde desberdinen emaitzen bateratzea egin zen. Azkenik, Suitzatik, Laura Máiz-Toméren (Assistant Advisor for Europe Ramsarren) eskutik bideokonferentzia bidez, Ramsar Hitzarmenaren sekretu batzuk eta hezeguneek gizarteari eskaintzen dizkion zerbitzuak ikasi zituzten.
              Ikasleen parte-hartzea bikaina izan zen ekimen osoan eta jakin-min handia erakutsi zuten. Nabarmentzekoa da adibidez, Laurari egin zizkieten galdera guztiak, bai Ramsar Hitzarmenari buruz eta baita galdera pertsonal batzuk ere, hala nola, bere heziketa akademikoa, iritzia, aholkuak…etab.
               Esker mila Txingudiko Paduretatik parte-hartzaile guztiei, horren jardunaldi hezigarri polita ahalbidetzeagatik.
                                            http://ingurumena.blog.euskadi.net/language/eu/

No hay comentarios:

Publicar un comentario