txokoberdea@mlarramendi.com

2013/02/04

AZTERKOSTA TXIKI



      Aurten AZTERKOSTA proiektuak material berri bat utzi digu maileguan Haur Hezkuntzako ikasleekin lan egiteko. Oso material egokia iruditu zaigu gure ikasle txikiek gure kosta ezagutzeko, hemengo elementuak identifikatzeko... eta batez ere, behar den bezala zaintzen ikasteko.  Hauek dira zehazki material honen helburuak:

• Kostaldeko ezaugarriak eta kostaldea osatzen duten elementuak ezagutzea, kostaldea identifikatzeko.
• Ingurunearekiko jakin mina eta interesa agertzea eta ingurunea babesteko interesa sortu.
• Izaki bizidunen eta bizigabeen ezaugarri eta habitata kontuan izanik, hauek sailkatzeko gaitasuna sortu.
• Ingurugiroaren gain giza ekintzak duen eragin negatiboa nahiz positiboa antzemateko gaitasuna sortu.
• Sistema bereko elementuen artean sortzen eta garatzen diren elkarrekintzak ulertu.


           Helburu guzti hauek aurrera eramateko material ezberdinak eskeintzen ditu proiektu honek: olagarro alferrontziaren ipuina, puzzle erraldoia,  gure inguruko elementu ezberdinen irudiak, soinu ezberdinak identifikatzeko CDa... 

         4 urteko gelakoek primeran pasa dute material honekin eta pila bat ikasi dute!  Hona hemen argazki batzuk:


                                                ARGAZKI GEHIAGO


No hay comentarios:

Publicar un comentario