txokoberdea@mlarramendi.com

2012/03/22

LARRAMENDI ITSASOA

       Gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako txikiei izugarri gustatu zitzaien AGENDA 21en bidez ENKARNI GENUAREN ITSASMINEZ txotxongilo ikuskizuna. Horregatik, beraiek ere bere pasiloan ITSASO bat egitea erabaki zuten, LARRAMENDIKO ITSASOA hain zuzen ere! Ez da ezer falta itsaso honetan: Itsasminezeko pertsonaiak (Joxe buzoa, Argi eta bere karakola, Ilargia, joan eta galdetu, Pulpez olagarroa...) mota guztietako arrainak, piratak, bere txalupak... Eta hauek denak BERRERABILITAKO materiala erabiliz egin dituzte: paperezko tutuekin, balio ez duten CDekin, egunkariekin, bizikletako gurpilekin, poltsekin, platerekin... Ipuinaren zenbait hormairudi ere egin dituzte eta argi eta garbi utzi dute beraiek azpimarratu nahi duten mezua: ITSASOA ZAINDU BEHAR DUGU!
     
       Eta gaur arratsaldean, ITSASOAREN FESTA ospatu dute bisita berezi berezi batekin: Enkarni Genua etorri da Mejikotik etorritako lagun batzuekin. 3 urteko haurrak arrainez mozorrotu dira eta 4 eta 5 urtekoak pirataz. Dantzak, abestiak, altxorraren bila... denetarik eduki dute gaur arratsaldean itsasoko festan. Eta bisitan etorritakoek ekarritako merendola eder batekin bukatu dute arratsaldea! Gainera, Enkarnik opari berezi bat ekarri die gela bakoitzari: BENETAKO KARAKOLA! MILESKER!!!

          Hona hemen argazki batzuk:

                                                    ARGAZKI GEHIAGO EGIN KLIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario